Publizitatea
Itxi

2020/10/22

12:22

Gizartea

Koronabirusa

Osakidetzak PRC probak egingo dizkie Beasaingo 13-40 urteko herritarrei

EITB.EUS

Probak Beasaingo Pergola pilotalekuan egingo dira datorren astelehenetik asteazkenera. Horretarako, beasaindarrei aurrez hitzordua telefono bidez hartzeko eskatu die.

  • Txindoki institutuan PRC probak egin dituzte.

    Txindoki institutuan PRC probak egin zituzten pasadan astean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osakidetzak baheketa egingo du datorren astean Beasainen (Gipuzkoa), herri horretan koronabirusak duen joera ikusita. Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Gipuzkoako herri horretako 13 eta 40 urte bitartekoei egingo diete PRC probak, Beasaingo Pergola pilotalekuan jarriko duten azpiegitura batean.

Probak urriaren 26tik 28ra egingo dituzte, 13:00etatik 20:00etara. Hala, aurrez telefonoz hitzordua hartu beharko dute jomuga diren herritarrek. Bi modu izango dituzte: Beasaingo Osasun Zentrora deituta (943 02 77 00) edota Osasun-aholkura (900 20 30 50).

Proben emaitzak mezu bidez jasoko dituzte herritarrek.

14.000 biztanle inguru ditu Beasainek, eta azken azken 119 kasu atzeman dituzte. Hala, azken 14 egunetako positibotasun tasa metatuta 1.410ekoa da 100.000 biztanleko, hots, EAEko tasa altuenena du 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena