Gizartea -
Indarkeria matxista Murtzian
Bikotekidea mailuaz jo du gizon batek eta bere buruaz beste egin du
Emakumearen alabak deitu du larrialdietara, amaren bikoteak mailu batek ama jotzen ari zela salatzeko.
Erredakzioa
57 urteko gizon batek mailu batekin jo du buruan bere bikotea. Emakumeen seme-alabekin bizi ziren, 13 eta 17 urte bitarteko gazteekin Espinardon (Murtzia).
Emakumearen alabak deitu du larrialdietako zerbitzuetara bere amaren bikoteak ama mailu batekin jotzen ari zela salatzeko.
112ak Polizia Nazionalari abisua eman eta hauek biktimarekin hitz egitea lortu dute. Bere kordean zegoen momentuan bertan eta erasotzailea identifikatu ostean polizia bere bila hasi da. Senitarteko batek orduan, beste etxe batean gizonak bere buruaz beste egin duela ohartarazi du.
40 urteko emakumea, anbulantzian eraman dute Murtziako Virgen de la Arrixaca ospitalera hezur parietalean odoluritutako ebaki batekin eta gorputzean beste hainbat zaurirekin.