Gizartea -
Bizkaian
Urtebeteko kartzela-zigorra, deskarga orrialde baten arduradunentzat
2005eko urritik 2007ko martxora arte, erabiltzaileen eskuetan pelikula eta musika estekak jarri ziuzten, eskubide honen titularren baimenik izan gabe.
Erredakzioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri die Interneteko bi orrialdeen bitartez pelikula eta musika eskaintzen zuten bi pertsonei, titularrei eskubideengatik ez ordaintzea eta publizitatea kobratzea leporatuta, epaiaren arabera.
2005eko urritik 2007ko martxora arte, erabiltzaileen eskuetan pelikula eta musika estekak jarri ziuzten, eskubide honen titularren baimenik izan gabe. Gainera, artxiboen deskarga dohain jartzen zuten.
fenixp2p.com2 eta mp3-es.com webguneen bitartez egiten zituzten jarduera horiek.
Gainera, publizitatea jartzen zuten orrialdeetan, bisita kopuruaren arabera dirua lortuta. Bien artean iragarki hauengatik 40.542 euro lortu zituztela kalkulatu dute.