Gizartea -

Ritz hotelaren itxiera

Parisko Ritz hotelak bi urtez itxi eta 500 langile kaleratu ditu

Hotela 27 hilabetez egongo da itxita, bere instalazioen berritze prozesuak iraun bitartean. Obrak 2012ko udan hasiko dira.

Parisko Ritz hotela. Efe
Parisko Ritz hotela. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Ritz hoteleko zuzendari Frank J. Kleinek azaldu du "neurri honek helburu bikoitza" duela. "Batetik, Cesar Ritz fundatzaileak ezarri zuen bikaintasuna mantentzea, eta beste alde batetik, hotela itxita mantentzen den bitartean langileei soldata bat ematea".

Beste aldetik, sindikatuak ez daude batere ados aipatutako bigarren puntuarekin, eta hori konpontzeko asmoz dagoeneko hasi dira hotelaren zuzendaritza eta Langile Frantsesen Konfederazioaren arteko negoziazioak. Aipatutako azken honen ordezkari Jacques Lebretonek eskatu du bi urte barru langile guztiek bere postuak berreskuratzeko aukera izatea.

Frantziako hiriburuko Vendme plazan dagoen establezimendu honek 1898an zabaldu zituen ateak, eta horrezkeroztik hainbat pertsona ospetsu izan dira bertan. Dena dela, 32 urte igaro dira azkeneko berrizketetatik, eta horrek Mohamed Al Fayed erabaki hori hartzera bultzatu du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea