Gizartea -

Trafikoa

Ilarak N-1ean, Andoainen, ur putzu bat husteko errei bat itxi behar izan dutela eta

Irungo noranzkoko errei bat da zarratu dutena. Puntu horretan istripua izan dute goizean (08:30ean) auto batek eta furgoneta batek, baina ibilgailuak kendu dituzte jada.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidean, Andoain parean (Gipuzkoa), errei bat itxi behar izan dute gaur Irungo noranzkoan ur putzu bat urez husteko. Itxierak ilarak sorrarazi ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Errepidean ur asko pilatu dela eta, Irungo noranzkorako errei bat itxi behar izan du Ertzaintzak, eta hala, 11:00etan 10 kilometrokoak ziren pilaketak.

Goizean (08:30ean) istripua izan da gune horretan bertan. Furgoneta batek eta auto batek elkar jo dute, eta pertsona bat arin zauritu da. Den dela, ibilgailuak errepidetik kendu dituzte aspaldi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Andoain Albisteak N-1