Gizartea -

Bi atxilotu

Esperanza Aguirrek etxean lapurreta saiakera bat salatu du

Madrilgo Erkidegoko presidenteak baieztatu duenez, deklarazioa hartu gabe atxilotuak aske utzi dituzte. "Herritar guztiok dugun babes eza erabatekoa da", salatu du.

Esperanza Aguirre, artxiboko irudi batean. EITB
Esperanza Aguirre, artxiboko irudi batean. EITB

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak Leganitoseko komisarian salaketa bat aurkeztu du asteazken honetan, etxean lapurreta egiten saiatu direlako. Aguirrek azaldu duenez, etxeko atea apurtu diote eta bertan lapurreta egiten saiatu dira. Hala ere, Guardia Zibilak bi ustezko lapurrak atxilotu ostean, komisariara eraman eta deklarazioa hartu gabe, aske utzi dituzte.

Aguirrek azaldu duenez, antza denez, delituzko zantzurik ez badago "ohiko prozedura da". "Hau, Madrilgo Erkidegoko presidentea izanda, niri gertatzen bazait, gainontzeko herritarren babes eza erabatekoa izango da", salatu du. Egoera honen aurrean, Dolores Carrion Madrilen Gobernuko ordezkariaren dimisioa eskatu du. "Hau ohiko prozedura bada, aldatu beharko da", gaineratu du.

Ikerketaren gainean informazioa jasotzeko, Antonio Camacho Barne ministroaren deiaren zain dago Aguirre. "Erkidegoko herritarrek dugun babes falta erabatekoa da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea