Gizartea -

Bilbo

Koronabirusa duen pertsona bat zauritu da Basurtuko Ospitalean izandako sute batean

Larri zaurituta dago pazientea. Kaltetutako solairuan zeuden gaixoak beste gune batera eraman behar izan dituzte.

Koronabirusa duen gaixo bat zauritu da Basurtuko Ospitalean izandako sute batean

1:05

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusa duen pertsona bat larri zauritu da gaur Basurtuko Ospitalean (Bilbo) izandako sute batean.

Sua 15:00ak aldera piztu da, Revilla pabiloiko COVID eremuko gela batean. Zauritutakoa gela horretan zegoen pertsona bat da. Hain zuzen ere, erredurak izan ditu.

15:45erako sutea itzalita zeukaten, eta orain kaltetutako solairua aireztatzen ari dira.

COVID gunean ospitaleratuta zeuden gaixo guztiak beste leku batera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Basurtuko ospitalea Koronabirusa