Gizartea -

Bekadunen kontratazioa

Guggenheimek dio ez dituztela bekadunak irregularki kontratatu

UPyDren ekimenean azaltzen denez, ikerketan bekadunek postu finkoak betetzen zituzten ikertzen ari dira.

Museoko sarrera. EITB
Museoko sarrera. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak ziurtatu du ez dela inongo "irregulartasunik" egon azken urteetan pinakotekaren aldetik bekadunei eginiko kontratazioan.

Vidartek gaur egin du agerraldia Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordearen aurrean, UPyDk hala eskatuta, 2006 eta 2010 urteen artean egindako bekadunen kontratazioen gorabeherak azaltzeko.

Gai honetaz azalpenak emateko, alderdi honek museoko zuzendariaren eta Blanca Urgell Kultura sailburuaren agerraldia eskatu zuen, museoan bertan eginiko lan inspekzioetan azken urteetan 200 langilek bekadun bezala lan egin dutela azaltzen zelako.

UPyDren ekimenean azaltzen denez, ikerketan bekadunek postu finkoak eta beharrezkoak direnak betetzen zituztela uste da, postu hauek dituzten betebehar guztiekin: ordutegiak, eginduak, etab.

Kultura sailburuak gai honi buruzko epaia oraindik eman ez izana gogoratu du, eta horrenbestez "errugabetasun presuntzioa" errespetatu ez izana deitoratu du. Horrez gain, "Justiziari lan egiten uztea" eskatu du, eta behin honek erabakia hartu ostean, "hartu beharreko neurriak" hartuko direla gaineratu du.

Bere aldetik, Vidartek inongo irregulartasunik egon ez dela gaineratu du, eta kontratazio hauek aurrezteagatik egiten dituztela ukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea