Gizartea -

Koronabuloak

Ez, Osakidetzak ez ditu zenbait ospitaletarako erizainak eskatu

Mezu bat zabaldu da sare sozialetan EAEko zazpi ospitaletarako langileak eskatuz, baina Osakidetzako iturriek ezeztatu dute deialdi ofizialik egin denik.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea.
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialen bidez, batez ere WhatsApp bitartez, zabaltzen ari den mezu bat Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi ospitaletarako osasun langileak eskatzen ari dira. EiTB Osakidetzaren prentsa sailarekin jarri da harremanetan, eta mezu hori ez dela giza baliabideen sailetik irten baieztatu du.

Euskaraz, "Osakidetzako erizainak" behar direla dio mezuak, "berehalakoan". Gaztelaniaz, erizain laguntzaileei curriculum-a bidaltzeko eskatzen die, hurrengo ospitaleetarako: Urduliz, Santamaria, Basurtu eta Gurutzeta, Bizkaian; Santiago eta Txagorritxu, Araban, eta Debagoiena, Gipuzkoan.

Osakidetzako erizainak behar dira. Berehalakoan!

SE NECESITAN , AUXILIARES DE ENFERMERÍA . ENVIAR C.V. , PARA LOS HOSPITALES DE :

BIZKAIA *URDULIZpertsonalsanitarioa.uribe@osakidetza.eus

SANTAMARINArrhh.hospitalsantamarina@osakidetza.eus

BASURTOerizainlaguntzaileak.rrhh.osibilbaobasurto@osakidetza.eus

CRUCESpersonal.eecruces@osakidetza.eus

ARABA. HOSPITAL SANTIAGOhsantiagobuzonpersonal.hospitalsantiago@osakidetza.eus

TXAGORRITXUpersonalinformacion.hospitaltxagorritxu@osakidetza.eus

GIPUZKOA. MONDRAGONHOSPITAL ALTO DEBApersonal.haltodeba@osakidetza.eus

Osasun Sailaren prentsa departamentuarekin kontaktuan jarri gara eitb.eus-eko erredakzioan, eta esan digutenez, ez dute mezu hori ezagutzen.

Lan eskaintza hori ez dela giza baliabideetako sailetik atera esan du Osakidetzak. Beraz, sare sozialetan dabilen mezu hori faltsua dela esan dezakegu.

EiTBk, #Koronabuloak ekimenean, Maldita.es-ekin, VOSTEuskadi Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea ere du bidelagun, koronabirusaren inguruan sortzen diren buloak geldiarazteko, eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzendu eta aurkezten duen La Mecanica del Caracol dibulgazio-saioko komunitate zientifikoaren laguntza ere badu. Gainera, EiTBk erabiltzaileen abisuak jasotzen ditu, 600 900 454an, alegia, #Koronabuloak ekimeneko WhatsApp zenbakian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Alarma egoera