Gizartea -
Gertakaria
19 hilabeteko haur bat larri, balkoitik behera erorita, Granadan
Etxebizitza batetako lehen solairutik behera erori da haurra eta garezurreko traumatismoa du. Granadako ospitale batetako zainketa intentsiboetako unitatean larri ingresatuta dago.
Erredakzioa
19 hilabeteko haur bat etxeko balkoitik behera erori eta larri ingresatuta dago Granadako ospitale batean. Haurra zainketa intentsiboetako unitatean ingresatuta dago.
Osasun iturriek adierazi dutenez, haurrak erorikoaren ondorioz garezurreko traumatismoa du. Antza, bere ama etxeko lanak egiten ari zen unean jazo zen ezbeharra atzo, Alfacar herrian.
Lehen ikerketen arabera, badirudi istripua izan zela, hainbat lekukok haurrari inork ez ziola bultza adierazi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea