Gizartea -
Lan istripua
Langile bat hil da Fustiñanan zuhaitz batek azpian harrapatuta
Langilea bide bazter bat garbitzen ari zela jazo da ezbeharra, Nafarroako Fustiñana herrian.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da lan istripuan Nafarroako Fustiñana herrian, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Antza, NA-126 errepideko 13. kilometroan jazo da ezbeharra, Tausteko kanalaren inguruan. Langilea bide bazterra garbitzen ari zela zuhaitz bat erori da eta azpian harrapatu du. Kolpearen ondorioz, langilea bertan hil da.
Foru Polizia istripua nola jazo den ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea