Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeei bizkartzain zerbitzua 'bermatzeko' eskatu du Legebiltzarrak

EAJk, PSEk eta PPk aurkeztutako emendakina onartu du Legebiltzarrak, UpyDren botoen laguntzarekin. Aralar eta EA abstenitu egin dira eta Ezker Batuak aurkako botoa eman du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari genero-indarkeriaren biktima diren edo biktima izateko "arrisku berezia" duten emakumeei bizkartzain zerbitzua "bermatzen jarraitzeko" eskaria egin dio gaur Legebiltzarrak.

EAJk, PSEk eta PPk aurkeztutako emendakina onartu du Legebiltzarrak, UpyDren botoen laguntzarekin. Aralar eta EA abstenitu egin dira eta Ezker Batuak aurkako botoa eman du.

Herrizaingo Sailari "genero indarkeriaren biktima diren emakume guztiei segurtasuna bermatzeko" eskaria egin dio Legebiltzarrak Gobernuari.

Horrez gain, Ertzaintzari ere eskaria egin dio Ganberak: indarkeria matxista diren emakumeei emandako zerbitzua noizbehinka berrikustea eskatu diote, "ondo babestuta daudela segurtatzeko helburuarekin".

Carlos Urquijo popularrak gogoratu duenez, iaz 5 emakume hil zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Orotara 4.285 indarkeria kasu eman ziren Euskadin, datu "jasanezina" bere hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea