Gizartea -

Koronabirusa

Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzua itxi dute COVID-19 kasu batengatik

Gaurko hitzordua zeukatenek Udaltzaingoaren egoitzara jo beharko dute. Gainerakoek www.hondarribia.eus webgunea eta udala@hondarribia.eus posta zerbitzua erabilita egin ahalko dituzte kontsultak.

Hondarribiko udaletxea. Argazkia: Hondarribiko Udala
Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzua itxi dute COVID-19 kasu batengatik
Hondarribiko udaletxea. Argazkia: Hondarribiko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ) itxita egongo da astelehen honetan, bertako langile batek PCR proban positibo eman duelako. Horregatik, COVID-19aren aurkako protokoloa martxan jarri eta garbiketa eta desinfekzio lanei ekin diete goizean goiz, Javier Ugarte kalean BAZek duen lokalean.

Udalak azaldu duenez, gaurko hitzordua zeukatenek Udaltzaingoaren egoitzara jo beharko dute. Gainerakoek www.hondarribia.eus webgunea eta udala@hondarribia.eus posta zerbitzua erabilita egin ahal izango dituzte kontsultak, baita 943 11 12 11 telefono zenbakira deituta ere.

Bestalde, pandemiaren eraginez bertan behera utzi dute "Ezagutu zure herria" programa. Urrian hasi behar zuten egitasmoa, baina "osasun irizpideei jarraiki" aho batez hartu dute bertan behera uzteko erabakia.

Arma Plaza elkartetik esan dute ez dela hitzaldiak eta bisita gidatuak egiteko unerik egokiena. "Lehentasuna parte-hartzaile guztien osasuna da, beraz, zuhurtziaz jokatuko dugu", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa