Gizartea -

Euskaraldia

Izena eman ez duten herritarrei belarriprest izateko deia egin diete

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo dute Euskaraldiaren bigarren edizioa.

Ahobizi gehiagok eman dute izena oraingoz, ariketa soziologikoa egiteko
Belarriprest
"Belarriprest" izateko deia egin dute Euskaraldiko antolatzaileek

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraldia hasteko bi aste falta direla, ariketa soziala antolatzen ari diren zenbait erakundetako ordezkariek parte hartzeko deia egin diete ostiral honetan, Bilbon, oraindik izena eman ez duten herritarrei.

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte izango da, eta ariketan belarriprest izatearen garrantzia azpimarratu dute aurkezpenean. Era berean, Euskaraldia ikusgarri egiteko deia egin dute.

COVID-19ak eragindako zailtasunen aurrean, "kalean presentzia gutxiago izango dugun arren, hurbileko harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzea posible da, eta Euskaraldia egin egingo da", azpimarratu du Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak.

Aurten, Euskal Herri osoko 421 udalerritan egingo da ariketa, eta 25.000tik gora arigune osatu dira 6.800 entitatetan.

Belarriprest

Belarriprest gisara izena emandakoen zenbatekoa handitu nahi dute antolatzaileek, herritarren gehiengoak ahobizi izatea erabaki baitu.

Izena emateko hiru bide daude: www.euskaraldia.eus webgunea; herriz herri Euskaraldia batzordeak antolatzen ari diren informazio eta izen-emate guneak; eta Android zein IOS sistemadun gailu mugikorretarako sortu den aplikazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Euskaraldia