Gizartea -

Ezbeharrak errepideetan

Bi lagun zauritu dira, horietako bat larri, Ugaon jazotako istripuan

Auto bat errepidetik atera da eta erdibitzailearen aurka talka egin du. 77 urteko Leioako (Bizkaia) emakume bat larri eta 83 urteko gizon bat arin zauritu dira ezbeharrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, AP-68 autobidean gaur gertatutako ezbeharrean, Ugao parean (Bizkaia), Gasteizko noranzkoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Guztira bost istripu gertatu dira gaur EAEko errepideetan, baina Ugaon jazotakoa larriena izan da.

Lastoz kargatutako bi kamioik su hartu du dute Urnietan (Gipuzkoa) eta Iruña Okan (Araba). Erandion (Bizkaia) bi ibilgailuk talka egin dute, baina ez da zauriturik izan. Ezbehar guzti horiek auto-ilarak eragin dituzte.

Ugaoko istripua 10:00ak aldera jazo da. Opel Astra auto bat errepidetik atera da eta erdibitzailearen aurka talka egin du.

Ezbeharraren ondorioz, 77 urteko Leioako (Bizkaia) emakume bat larri eta 83 urteko gizon bat arin zauritu dira. Bi zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea