Gizartea -
Bikotekideari eraso zion
Bere buruaz beste egin du atxilotu behar zuten polizien aurrean
Poliziak susmagarriarengana joan eta beraiekin joateko esan ziotenean, gizonak, ezustekoan, pistola buruan jarri eta tiro egin zuen.
Erredakzioa
66 urteko guardia zibil erretiratu bat Oviedon hil da atxilotzera zihoazen polizien aurrean bere buruaz beste eginda. Agenteek emazte oihari erasotzeagaitik atxilotu behar zuten.
Poliziaren arabera, gertaera ostiralean izan zen, 23:15ak aldera, Aurelio San Roman kalean gizonezko bat emakumezko bati eraso egiten ari zitzaiola esateko deia jaso zutenean. Erasotzailea eta biktima 30 urtez ezkonduta egon ziren baina egun dibortziatuta daude eta urte eta erdi daramate etxebizitza ezberdinetan bizitzen. Ez dago aurretik egindako salaketen berririk.
Herritarrari Laguntzeko Taldeko patruila bat jazoeraren lekura joan eta 55 urteko emakumezkoa aurkitu zuten, oso urduri. Esandakoaren arabera, senar ohiarekin topo egin zuen kasualitatez Bermudez Castro kalean. Senar ohiak "iraindu eta hiltzearekin mehatxatu zuen, eta aurpegian jo zuen".
Poliziak erasotzailearengana joan ziren eta beraiekin joateko esan ziotenean, gizonak, ezustekoan, pistola buruan jarri eta tiro egin zuen.
Orduan UVI higikorrarari deitu zioten eta gorpuak bizi-seinalerik ez zuela ikustean, heriotza baieztatu zuten.