Gizartea -
KORONABIRUSA
100 pertsona salatu dituzte Iruñean, neurri murriztaileak ez betetzeagatik
Udaltzaingoak salatu egin ditu arau-hausteak, eta "elkartasun gehiago" eskatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren operatiboak 100 salaketa baino gehiago jarri ditu asteburuan, pandemiari aurre egiteko neurriak hausteagatik.
Udaltzaingoak Twitter sarean esan duenaren arabera, 38 salaketa musukoa ez eramateagatik jarri dituzte, 34 bizikide ez diren 6 pertsona baino gehiago batzeagatik eta 25 etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik.
Poliziak jarrera horiek islatzen duten arduragabekeria salatu du aipatutako sare sozialean, eta, honen harira, "elkartasun gehiago" eskatu du "egoera honetatik ateratzeko".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea