Gizartea -

Haizea lanak zailtzen ari da

Alonsotegiko eta Uliako suteak kontrolpean daude

Alonsotegiko sutea kontrolatuta. Hala ere, FEVEko tren zerbitzuak atzerapenak izaten jarraitzen du. Bestalde, Ulia mendian (Gipuzkoa) kontrolpean dagoen beste sute bat piztu da goizean.

Atzerapenak Feven, Alonsotegiko sutearen ondorioz
Haizeteak sute ikaragarria eragin du Alonsotegin

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alonsotegiko sute ikaragarria kontrolpean dago jada. FEVEren Bilbo-Balmaseda-Santander tren zerbitzuak atzerapenak ditu gaur goizean, atzo arratsaldean Alonsotegiko (Bizkaia) baso batean piztutako sutearen ondorioz. Sugarrek mendiaren hegal bat erre dute, eta trenbidera iritsi dira.

Konpainiaren iturriek azaldu dutenez, goizeko lehen orduetan bidaiariak trenez aldatu behar izan dira Sodupe eta Zorrotza artean, eta horrek atzerapenak eragin ditu. 09:30etik, zerbitzu hori autobusez eman dute, kalteak konpotzen hasi baitira.

Beste sute bat Ulian

Goizean goiz piztu da sutea Ulia mendian, Mendiola inguruan, Pasaian. Dagoeneko kontrolpean dago, baina mendiko bi hektarea erre dira Donostiako udaletxeak jakinarazi duenez. Ez dakite oraindik sua nola piztu den.

Udalak esan duenez, hasiera batean “arriskua” zegoela pentsatu dute haizearen norabidea aldatuz gero etxebizitzak arriskuan jartzen zituelako. Baina mendialdetik hedatu dira sugarrak eta kontrolpean daude jada.

Badaezpada sei etxebizitzetako bizilagunak atera dituzte euren etxeetatik. Donostiako bost suhiltzaileen ibilgailu joan dira eta Aldundiko brigada bat ere bertaratu da eta hainbat boluntario egon dira itzaltze lanetan. Guztira mendiko bi hektarea kiskali dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea