Gizartea -
TRAFIKOA
Azken orduotako euriak ur putzuak sortu ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan
Errepide sare nagusia zabalik dago, baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik arretaz gidatzeko gomendatzen dute.
EITB.EUS
Azken orduetan izandako euriteek ur putzuak eragin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan bereziki. Errekak gainezka egin du Berangon eta Gatikan, eta ura sartu da hainbat garajetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, errekak gainezka egin du Berangon eta Gatikan, eta, ondorioz, arazoak izan dira. Berangoko Bidebarri auzoan, esaterako, ura sartu da garaje batzuetan. Errepidean ere arazoak sortu ditu urak. Gatikan ere, errekak gainezka egin du, eta ura pilatu da errepidean.
BI-2122 errepidean, Jataben, ur putzu handiak sortu dira.
Gipuzkoan ere, ur putzak sortu dira, besteak beste, GI-636 errepidean, Oiartzun eta Irun parean.