Gizartea -
Abisu horia EAEn
130 km/h-rainoko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen eta Oizen
Haize-bolada gogorrengatik abisu horia bukatutzat eman du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzak.
Erredakzioa
100 km/h baino gehiagoko haize-boladak neurtu dituzte dagoeneko astelehen honetan Euskadin. Euskalmeteko estazio meteorologikoek jasotako datuen arabera, 130 km/h-rainoko haize-boladak izan dira zenbait zonaldeetan tartean, Jaizkibelen eta Oizen.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzak astelehen honetako 15:00ak arte mantenduko du haize-bolada gogorrengatik ezarritako abisu horia.
Jasotako datuen arabera, 128,1 km/h-ko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, 105,2 km/h-ko Pasaiako Portuan, 103,7 km/h-ko Matxitxakon eta 102,7 Urduñan. Ageriko ez zonaldeetan, Arrasaten, esaterako, 87,5 km/h-koak izan dira eta 84,7 km/-koak Ordizian.
Hala ere, eguerdi aldera mendebaldeko haizea sartuko da eta litekeena da, arratsalde eta gau aldera oraindik ere, kostaldean 70 eta 80 km/h-rainoko haize-boladak izatea.