Gizartea -

ZOZKETA

Euromillonesek milioi bat euro utzi du Getarian

Irabazleak 1.000.000 euro kobratuko ditu. Zozketa 2016an hasi zenetik, laugarren aldia da Gipuzkoak El Millon saria irabazi duen txartela saltzen duela.

Getaria. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta EiTBko erabiltzailea
Getaria
Getaria. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta EiTBko erabiltzailea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 2020ko azaroaren 10ean, egin zen El Millon de Euromillones zozketak Getariara jo du. Irabazlearen txartela Harritarte liburudendan saldu da (Nagusia kalea, 7).

Irabazleak 1.000.000 euro kobratuko ditu asteroko txartelean 5 euro inbertituta.

Zozketa 2016ko irailean hasi zenetik, laugarren aldia da Gipuzkoak El Millon saria irabazi duen ziurtagiria saltzen duela. 2017an Zumarragan egokitu zen, 2019an Pasai Trintxerpen, 2020ko abuztuan Zumaian, SELAEren Interneteko kanalaren bidez, eta atzo dirutza joan zen Getariara.

Euromillones zozketari lotuta dago El Millon. Euromillones apustu bakoitzari kode alfanumeriko bat esleitzen dio terminalak, eta kode hori zozketara batzen da. Asteartero eta larunbatero Euromillones taldeko jokalari batek El Millon saria jasotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zozketak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zozketak Bonolotoa albisteak Getaria