Gizartea -

2004ko istripuagatik

Enaitz Iriondoren gurasoen azken helegitea errefusatu du Estrasburgok

Kotxeak jasandako kalteak erreklamatu zituen gidari batek harrapatutako Durangoko 17 urteko gaztearen gurasoei ateak itxi dizkio Europako auzitegiak.

Enaitz Iriondoren ama. Argazkia: EITB
Enaitz Iriondoren ama. Argazkia: EITB
Estrasburgok ezekoa eman dio Enaitz Iriondoren kasua berriro irekitzeari

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estrasburgko Giza Eskubideen Auzitegiak Enaiz Iriondoren gurasoen azken helegitea errefusatu du. Durangoko gaztea (17 urte) istripu batean gidari batek harrapatu zuen, eta azken horrek kotxearen kalteak erreklamatu zizkien Enaitzen gurasoei.

17 urteko gaztea bizikletan zihoala auto batek harrapatuta hil zen, duela 7 urte, eta gerora egindako ikerketa batek gidariari leporatu zion istripuaren ardura.

Gurasoek justiziaren ate guztiak jo dituzte gidaria epaitzeko, baina Estrasburgon ere ezezkoa jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea