Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR proba egiteko deia egin diete Villabonako eta Zizurkilgo 13-40 urteko herritarrei

Probak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte, Villabonako frontoian. Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da Villabonako osasun etxean hitzordua eskatzea.

Ordizian baheketa masiboa egin zuteneko irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Ordizian baheketa masiboa egin zuteneko irudia
Ordizian baheketa masiboa egin zuteneko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak PCR probak egingo ditu Villabonan eta Zizurkilen, pandemiaren hedapena kontrolatzen saiatzeko. Horretarako, dei egin diete bi udalerri horietako 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei PCR probak egitera joateko.

Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da gaurtik aurrera Villabonako osasun etxean hitzordua hartzea.

Probak Villabonako frontoian egingo dira ostiralean (15:30-20:00) eta larunbatean (09:00-14:00).

Osakidetzak atzo zabaldutako datuen arabera, Villabonak 1.540,81eko intzidentzia metatua du 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, eta Zizurkilek, ostera, 1.254,54koa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Villabona Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Koronabirusaren olatua gaur Gazteak gaur