Gizartea -

Bullyinga

Lau ikasletatik batek eskola jazarpena pairatzeko arriskua du

Iñaki Piñuel eskola jazarpenean aditua den psikologoak emandako datuen arabera, gutxienez ikasleen % 44k sufritu dute inoiz tratu txarren bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aditu honen datuen arabera, ikasleen % 44k sufritu dute inoiz tratu txarren bat, modu batera edo bestera. Honela jasota geratu da Eskola Jazarpenari eta Indarkeriari buruzko Cisneros txostenean. Ikerketak honek dioenez, eskola jazarpen modurik ohikoena (kasuen % 30) blokeo soziala da: bazterketa... Jarraian, zirikatzea (kasuen % 21), manipulazioa (kasuen % 20) eta bortxa (kasuen % 17) daude. Beste kasuetan, bazterketa (% 16), larderia (% 14), erasoak (% 13) eta mehatxuak (% 9) pairatzen dituzte biktimek.

Piñuelen esanetan, eskola jazarpena, bullyinga, aldez aurretik detektatu behar da ezinbestean, trauma horiek gero, heldutasunean, osasun arazorik ez eragiteko. "Arazoari dagokion unean aurre egiten ez badiogu, litekeena da arazoak okerrera egitea eta heldutasunean berriro ere tratu txarrak jasotzeko arriskuan egotea", azpimarratu du.

Hori dela eta, adingabeen jarrera adi zaintzea gomendatu du psikologoak eta, jazarpenik pairatzen badu, gurasoek laguntza eta babesa eskaintzea. "Umeari entzun egin behar zaio, eta ez zaie garrantzirik kendu behar honek azaldutako arazoei", adierazi du adituak, "bestela erruduntasunak umea blokeatuko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea