Gizartea -

Gertakaria

75 urteko gizonezko nafar baten gorpua aurkitu dute Errioxan

Alcanadren agertu da gizonezkoaren hilotza, mendiko bide batean, eta oraindik ez dute argitu zergatik hil den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko gizonezko nafar baten hilotza aurkitu dute Alcanadren (Errioxa), mendiko bide batean, eta oraindik ez dute argitu zergatik hil den, Errioxako larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Atzo, 11:00k aldera, tren gidari batek abisua eman zuen Alcanadre eta Lodosa arteko mendiko bide batean gizonezko baten gorputza ikusi zuela eta. Errioxako Osasun Zerbitzuetako kideak eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu ziren berehala.

Gizonaren heriotza baieztatuta, gorpua Logroñoko Auzitegi Medikuarenera eraman zuten heriotza zerk eragin zuen argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea