Gizartea -

Koronabirusa

PCR proba egitera deitu ditu Osakidetzak Larreagaburuko (Bilbo) bizilagunak

13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei zuzenduta dago deialdia. Azaroaren 18a eta 20a bitartean, Basurtuko ospitalearen kanpoaldean ezarri duten karpara joan beharko dute proba egin nahi dutenek.

Basurtuko ospitalearen kanpoaldean ezarri dituzten karpak
Basurtuko ospitalearen kanpoaldean ezarri dituzten karpak
Basurtuko ospitalearen kanpoaldean ezarri dituzten karpak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larreagaburuko (Bilbo) 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak, COVID-19aren pandemia gelditzeko egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen baitan.

Ohar batean zehaztu dute Berrio-Otxoa, Larreagaburu eta Karmelo ikastetxeetako ikasleek ez dutela horretarako txandarik hartu beharko, eskolan bertan jasoko dutelako PCRa egiteko hitzordua.

Proba egiteko prest dauden gainerako pertsona guztiak Basurtuko ospitalearen kanpoaldean ezarri duten karpara joan beharko dira, azaroaren 18a eta 20a bitartean. Asteazkenean, 14:00etatik 20:00etara egingo dituzte probak, eta ostegun eta ostiralean 08:30etik 20:00etara.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, beharrezkoa da aurretik txanda hartzea, Larreagaburuko osasun zentrora (94 400 77 60) edo Osasun Batzordera (900 20 30 50) deituta. Emaitza guztiak SMS mezu bidez emango dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Gazteak