Gizartea -

Gertakizuna

Erradiazioa atzeman dute Arcelor Mittalen Olaberriako lantegian

Nolanahi ere, langileak, herritarrak eta inguruma ez direla arriskuan izan argitu du Segurtasun Nuklearreko Batzorde Nazionalak.

Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB
Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ke-hautsa zuen kamioi batean erradiazioa atzeman dutela jakinarazi zion atzo Segurtasun Nuklearreko Batzorde Nazionalari (CSN). Nolanahi ere, ihesak ez du eraginik izan langileen eta herritarren artean ezta ingurugiroan ere.

CSNk bere webgunean azaldu duenez, baieztatu egin ahal izan dute Cesio-137 atzeman dutela lantegian, eta seguru aski labean jazotako fusio baten ondorioz izan dela.

Batzordeak gaineratu du konpainiak itzali egin duela labea, eta ke-hautsa duten kamioi guztiak geldiarazi dituztela.

CSN harremanetan jarri da Eusko Jaurlaritzarekin, eta berahala teknikariak bertaratu dira, gertatutakoa neurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea