Gizartea -

Malagan

Gizon bat kartzelan sartu dute gaixo zegoen emaztearen heriotzagaitik

Emakumeak endekapenezko gaixotasun bat zuen eta atxilotuak hainbat urte zeramatzan emaztea zaintzen. Gertaera Malagan izan zen, irailaren 30ean eta gizonak jazotakoa onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat kartzelan sartu dute bikotekidearen heriotzagaitik Marbellan atxilotu ondoren.  Emakumezkoa gaixorik zegoen eta autopsian lesio susmagarriak aurkitu dizkiote.

53 urteko emakumeak faringean zenbait haustura zituen, normalean lepoan presioa egiteagaitik sortzen direnak.

63 urteko gizona Marbellako polizia-etxera eraman zuten deklarazioa egitera eta orduan irailaren 30ean gertatutakoa onartu zuen.

Atxilotuaren arabera, emakumeak arnasteko arazoak zituela ikusi zuen eta ahoz ahokoa egiten saiatu zen. Hala ere, maniobra txarto egin zuen, besoa emakumearen lepoan sostengatuz, eta konturatu zenerako emakumeak ez zuen arnasik hartzen.

Bere buruaz beste egiten saiatu zen

Gainera, osasun zerbitzuei ez zien deitu eta fuirgoneta hartu zuen amiltzeko asmoarekin. Orduan istripu bat izan zuen eta zauri arinak izan zituen, nahiz eta ospitalera joan.

Atxilotuak bederatzi urte zeramatzan bikodekidea zaintzen, endekapenezko gaixotasuna zuelako. Urriaren 9an Alhaurin de la Torreko kartzelan sartu zuten ikerketek aurrera jarraitzen duten bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea