Gizartea -

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak adinekoei eta osasun langileei emango die lehentasuna txertorako

Asteartean aurkeztuko dute txertaketa plana, 2021eko lehenengo seihilekoan herritarren "zati handi batek" jasotzea helburu duena.

Txertoa. Argazkia: Efe
Txertoa. Argazkia: Efe
Txertoa. Argazkia: Efe

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak datorren asteartean aurkeztuko du COVID-19aren aurkako txertaketa plana, 2021eko lehenengo seihilekoan herritarren "zati handi batek" jasotzea helburu duena. Gainera, lehentasuna izango dute kolektibo zaurgarriek eta kutsatzeko arriskuan daudenek, hau da, adinekoek eta osasun langileek, besteak beste.

Osasun Ministerioak eta erkidegoek irailean adostu zuten estrategia hori osatzeko aditu talde bat sortzea, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Batzorde Orokorrean onartu beharko zena.

Taldean zortzi erkidego daude, elkarte zientifikoak, Bioetika Batzordeko bi pertsona, soziologo bat, txertaketa programen metodologia aditu bat, lau matematikari, Epidemiologia Zentro Nazionaleko ordezkariak, Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia, Sendagaien eta Osasun Ekoizleen Espainiako Agentzia eta Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroa.

Talde hori lanean ari da ordutik txertoak jasotzeko herritar taldeak zehazten, eta nola txertatu aztertzen, Europar Batasunaren irizpideekin "bat eginez", Salvador Illa Osasun ministroaren esanetan.

Herritar taldeak

Fernando Moraga-Llop Espainiako Txertologia Elkarteko presidenteordeak adierazi du adostasuna dagoela lehentasuna 65 urtetik gorakoei, COVID-19aren aurrean gaixotasun larriak garatzeko arriskua duten gaixoei, eta osasun langileei ematerako garaian.

Moraga-Llopek adierazi du sektore horien artean lehenak zeintzuk diren erabaki beharra dagoela; eta bere ustez, adinekoen artean erresidentzietan daudenak izan beharko lirateke, eta COVID-19arekin gaixotasun larria harrapatzeko arriskua dutenak, baina baita oinarrizko langileak ere, tartean Estatuko segurtasun indarrak, "funtsezkoak" direlako.

Txertoa

Orain arte, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, Europar Batasunak hiru kontratu sinatu ditu AstraZeneca, Sanofi, Janssen eta BioNTech/Pfizer farmazia etxeekin mila milioi dosi eskuratzeko; eta aurki CureVacekin beste bat sinatuko dute eta Modernarekin negoziazioak oso aurreratuta daude beste 400 milioi txerto lortzeko.

Espainiako Estatuari kontratatutako dosien % 10 dagokio, eta 2021eko Aurrekontu Orokorrak 1.000 milioi euro aurreikusten ditu txertoak erosteko.

Aste honetan CIS barometroaren azken inkesta argitaratu dute, eta agerian geratu da Espainiako Estatuan geroz eta gehiago direla txertoa berehala hartuko ez luketenak: % 43,8tik % 47ra igo da kopuru hori.

ALEMANIAN ERABAKI DUTE TXERTAKETA PLANA

Hauxe izango da txertaketa plana Alemanian
Hauxe izango da txertaketa plana Alemanian
Hauxe izango da txertaketa plana Alemanian

1:21

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa