Gizartea -
Sua Nafarroan
Bi pertsona intoxikatu dira Barañainen, sute batean kea arnastuta
Biak Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan dituzte. Bitartean, beste bizilagun batzuk tokian bertan artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan dituzte arratsaldean, kea arnastuta intoxikatu direlako. Sua piztu da Barañaingo (Nafarroa) etxebizitza batean.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, sua 13:23 aldera piztu da koltxoi batean. Suteak logelako altzariak kiskali ditu, eta ke mordoa sortu du etxebizitzan. Keak eraikineko eskailerak hartu ditu, bi bizilagunak etxebizitzatik azkar atera direlako, eta ihesean atea zabalik utzi dutelako.
Biak Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan dituzte. Bitartean, beste bizilagun batzuk tokian bertan artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako.
Gainera, iturri berdinek zehaztu dutenez, 17:30 aldera suhiltzaileek beste sute bat itzali dute Udaben, behi etxalde batean.
Sua atzo 20:29 aldera piztu zen, eta alboko nabe bati eragin dio, non abereentzako alpapa fardelak gordetzen zituzten.