Gizartea -

19 urteko bi atxilotu

Pertsekuzioa Errenterian eta bi atxilotu ausarkeriaz gidatzeagatik

Bi akusatuak, 19 urteko gazteak, bide-segurtasuna arriskuan jartzeagatik eta ausarkeriaz gidatzeagatik atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart gauean Errenterian, bide-segurtasuna arriskuan jartzeagatik eta errepideko erabiltzaileak arriskuan jarriz ausarkeriaz gidatzeagatik .

Goizaldeko ordu batean hainbat lagunek Ertzaintzari abisua eman diete, Pasaia eta Errenteria artean doan errepidean, bi ibilgailu era oso arriskutsuan eta oso azkar gidatzen eta bihurguneetan derrapatzen ari zirela ohartaraziz, lasterketa bat egiten ariko balira bezala.

Ertzaintzak soinu eta argi seinaleak egin dizkiete, baina ibilgailuak ez dira gelditu. Pertsekuzio baten ostean, autoetako bat bertan gelditze lortu dute eta bestea, GI-2132 errepidetik ihes joan ostean, Astigarraga parean gelditu dute.

Bi atxilotuei, BMW ibilgailuak gidatzen zituzten 19 urteko gazteei,  bide-segurtasuna arriskuan jartzea eta ausarkeriaz gidatzea egozten diete.

Epaileren aurretik pasa beharko dute; bitartean aske utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea