Gizartea -
Zirkulazioa
Gizon bat hil da Munarrizen, autoa errepidetik aterata
Biktima, 62 urtekoa, lur orotarako ibilgailu batean zihoan baso-bide batetik atera eta hiru metrotik erorita.
Erredakzioa
Gizonezko bat (62 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna) hil egin da zirkulazio istripuan Munarriz herrian, Nafarroan.
Ezbeharra atzo arratsaldeko azken orduan jazo zen. Biktima lur orotarako ibilgailu batean zihoan, baso-bide batetik, eta hiru metrotik erori zen.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea