Gizartea -
Halloween gaua
Mozorro batzuek 'ito' egin dezaketela ohartarazi dute
Facua kontsumitzaileen elkartearen arabera, mozorro askok ez dute arnasa hartzeko nahikoa zulorik eta asfixia arriskua handia izan daiteke.
Erredakzioa
Ruben Sanchez Facua kontsumitzaileen elkarteko bozeramaileak ohartarazi du Halloween gauerako salgai dauden mozorroetako asko "arriskutsuak" direla "asfixia" eragin dezaketelako eta suaren kontrako frogak gainditu ez dituztelako.
Sanchezen arabera, mozorroetako batzuk ez dute nahikoa zulorik arnasa hartzeko eta asfixia arriskua handia izan daiteke. Gainera, kasu batzuetan ez dituzte suaren kontrako frogak gainditu ere egin.
Hori dela eta, nailonez edo poliesterrez egindako mozorroak erostea gomendatu du, ez baitute su hartzen. Era berean, mozorroa erosi aurretik lehenik metxero batekin frogak egitea aholkatu die Sanchezek kontsumitzaileei.
Era berean, maskaretako zuloak nahikoa handiak direla egiaztatzea ere oso garrantzitsua omen da ez itotzeko, adingabeek erabili behar dutenean bereziki.