Gizartea -

Zientzia eta ikerkuntza

Euskal erakundeetako zortzi zientzialari munduko aipatuenetakoak dira

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) batasun zientifiko-teknologikoaren parte diren erakundeetan egiten dute lan.

Laborategiko langile bat. Argazkia: Artxiboa
Zientzia-ikerkuntza
Laborategiko langile bat. Argazkia: Artxiboa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Borja (AZTI zentro teknologikoa), Luis Liz Marzan eta Wolfgang Park (CIC bioGUNE) eta Michel Armand (CIC energiGUNE) ikerlariak Highly Cited Researchers (HCR) zerrendan agertu dira aurten. Zerrenda horrek munduan gehien aipatzen diren zientzialariak jasotzen ditu.

Heuz gain, Euskadiko erakunde akademikoetako eta teknologia-zentroetako beste lau zientzialari daude zerrendan: Javier Aizpurua (UPV/EHU), Francisco Javier García-Vidal eta Francisco Guinea (Donostia International Physics Center), eta Unai Pascual (BC3). Beraz, zerrenda ospetsuan Euskal ekosistema zientifiko-teknologikoko zortzi ikertzaile daude guztira.

Ikerketa zientifiko eta akademikoen datuen analisia eta bilketa egiten duen Clarivate Analytics britaniar empresak egin du zerrenda, eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) batasun zientifiko-teknologikoaren parte diren erakundeetan egiten dute lan aipatu lau zientzialariek.

Angel Borja Biologia Zientzietan doktore da EHUn (1984) eta Zientzietan doctor honoris causa izendatu zuen Hull Unibertsitateak (2015). Europako Ingurumen Hezkuntzan SETAC saria lortu zuen (2017), eta hainbat erakundek saritu dute egindako ibilbideagatik; Eusko Jaurlaritzak (2018) eta Itsas Benten Nazioarteko Konferentziak (Kochi, India, 2019), esaterako.

AZTIko ikerlari nagusia da 1985etik, eta, aurretik, Ozeanografia Saileko burua eta Itsas Ingurumen Saileko burua izan zen.

Luis Liz-Marzan, bere aldetik, CIC bioGUNEko zuzendari zientifikoa da, eta Ikerbasqueko ikerketa irakaslea. Nanopartikulekin eta nanoplasmonikarekin egindako ikerketengatik mundu mailako aintzatespena lortu du.

Wolfgang Parak, berriz, CIC bioGUNEko Nanopartikulen Bioingeniaritza alorreko zuzendaria da 2013tik. Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean Fisikako doktoretza egin zuen, eta Hanburgoko Unibertsitateko katedraduna da. Hainbat ekarpen egin ditu biologiako nanomaterialak ikertuz, eta aditua da organismo bizidunetan eta medikuntza-tresnetan  nanomaterialak erabiltzen.

“Litiozko baterien aita”

Azkenik, Michel Armand CIC energiGUNEko zientzialaria da, eta litiozko baterien garapena ekarri duen teknologiaren “aitatzat” hartzen du askok. Frantzian jaio zen (1941), eta 80ko hamarkadaren amaieran hasi zuen litiozko baterien ikerketa. Lan horri esker, auto elektrikoa egiteko erabili diren teknologiak garatu dira.

Egun, elektrolito solidoa ikertzen duen taldearen zuzendarietako bat da CIC energiGUNEn. Bertan, auto elektrikoaren bateria solidoa ikertzen duen lantalde bat gidatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena