Gizartea -

Urriaren 31

Inoiz baino jende gehiago, Gernikako Azken Astelehenean

Orotara, 277 postu jarri dituzte Gernikako Azken Asteleheneko azokan. Euskotren zerbitzu berezia ematen ari da egun osoan zehar .

Gernikako Azken Astelehena espero baina jendetsuagoa izan da

02:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Azken Asteleheneko azokan aurten inoiz baino jende gehiago izan da, 120.000 pertsona bertaratu baitira (iaz baino 20.000 gehiago). Halere, ekoizleen hitzetan, egunaren lehen erdian ez dituzte esperotako salmentak izan; iaz baino baxuagoak izan dira.

Milaka pertsonek parte hartu dute Gernikako Azken Astelehenean, eguraldi onak eta azaroaren 1eko zubiak lagunduta. Orotara, 277 postu jarriko dituzte euskal produktuekin. Gernikako Udalak jakitera emandakoaren arabera, gaztak izan ditu berriro ere postu gehien, 77, eta ondoren barazkiek, 48 posturekin. Artisauek, berriz, 33 postu izan dituzte eta txakoli ekoizleek 24.

Horrez gain, 25 postutan ogia eta euskal pastela saldu dute, beste 12tan kontserbak, 15etan makineria, 13tan fruta, seitan eztia eta zortzitan bestelako produktuak.

Irene Pardo Nekazaritza diputatuak adierazi duenez, "gaurko egunak baserritarrei gure esker beroenak ematea merezi du, euren lanagatik eta guri produkturik onenak eskaintzeagatik".

Azken bost urteetan, 292 gazte nekazarik Bizkaiko ustiapenetan inbertitu dute, horiek modernizatzeko. 20.598.577 euroko inbertsioa izan da, eta horietatik 11.656.384 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarri ditu.

Ohikoa denez, hainbat lehiaketa izan dira, besteak beste, barazkiena, frutarena, lore apaingarriena, txakoliarena eta eztiena. Gainera, ohi bezala, pilota partidak antolatu dituzte, lau guztira: zesta puntako bi eta esku pilotako beste bi.

Gaztaren lehiaketaren irabazlea Elgoibarko Mausitxa izan da, eta 6.500 euro eraman ditu. Iazko garaileak, aldiz, 7.700 eraman zituen.

Euskotrenen zerbitzu berezia

Euskotrenek tren eskaintza berezia antolatu du egun osoan Bilbo-Bermeo zerbitzuan.

Lehenengo trenak 06:18ean atera dira eta 30 minutuko maiztasuna izango dute ia egun osoan. Hala ere, Bilbo-Gernika eta Zornotza-Gernika zerbitzuek 15 minutuko maiztasuna izan dute eguneko ordu jendetsuenetan. Era berean, astelehenean trenak ez dira Lurgorri eta Institutuko geralekuetan geldituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea