Gizartea -

Txosten baten arabera

Gizonezkoek alkohol gehiago edaten dute krisiaren ondorioz

Emakumezkoek, aldiz, antsiolitiko eta antidepresibo gehiago hartzen dituzte, etxe askotan langabeziak edota diru-sarrerak murriztuta ikusteak eragin duten tentsioa dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiak jendearen menpekotasuna handitzea eragin du, gizonezkoei dagokienez, gizonezkoen kasuan, edari alkoholdunei, eta emakumezkoenean aldiz, antsiolitikoei eta antidepresiboei, etxe askotan langabeziak edota diru-sarrerak murriztuta ikusteak eragin duten tentsioa dela eta.

Proyecto Hombre menpekotasun hauen tratamendura zuzendutako zentroak adierazi duenez, aurten % 10 pertsona gehiago sartu dira euren egoitzan.

"Gehienbat emakume kopurua ari da igotzen, gizonezkoenarekin alderatuz gero", azaldu du Francisco Recio Proyecto Hombreko zuzendari nagusiak. Halaber, droga-menpekotasunari dagokionez, normalean % 80 gizonezkoak izan ohi dira, eta % 20 emakumeak, esan du. Gobernuz Kanpoko Erakundearen arduradunaren arabera, "krisia hasi zenetik zentro hauetara emakume gehiago joan ohi direla nabarmena da, lehen menpekotasun arazorik ez zutenena, baina orain, antsiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak eta lo egiteko botikak hartzeagatik menpekotasuna dutenena".

"Emakumeak lanpostu bat mantentzeko zailtasunei aurre egin beharraz gain, matxista izaten jarraitzen duen gizarte batean ibili behar du", esan du organizazio honetako arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea