Gizartea -
LivCom Awards
Bilbo saritu dute paisaia naturala eta hirigintza hobetzeagatik
Saria Songpa hirian (Hego Korea) jaso du Bizkaiko hiriburuak. Saria 'Eraikitako Paisaiaren eta Paisaia Naturalaren Hobekuntza' arloan jaso du Bilbok.
Erredakzioa
LivCom Awards nazioarteko saria jaso du Bilbok, "komunitate lokal jasangarri eta bizigarri bat" eraikitzeko gaitasuna izan duelako. Bizkaiko hiriburuak hirigintza prozesua ingurugiroa kontuan edukiz garatu duela aintzat hartu du epaimahaiak.
'Eraikitako Paisaiaren eta Paisaia Naturalaren Hobekuntza' arloan jaso dute, Bilboko Udalak komunikatu batean gaur jakitera eman duenez.
Saria Songpa (Hego Korea) hirian entregatu dute eta Juan Feliz Madariaga Bilbao Next enpresako zuzendariak jaso du.
Livecom Awards sariak 1997an sortu zituzten, eta Ingurumenerako NBEren programak bermatzen ditu. Hiriek ingurumenean egiten duten lana kontuan hartzen duen munduko lehiaketa bakarra da, adierazi du Bilboko Udaletxeak.
Sari hauen helburua berrikuntza eta lidergoa suspertzea da, "ekologikoki ingurune jasangarriak" sortzeko.