Gizartea -

Arau berria

Sendagaiak printzipio aktiboaren bidez eman beharko dira

Neurri honekin Estatuko Osasun Sistemak urtean 2.000 milioi euro aurreztuko dituela aurreikusi dute.

Sendagaiak printzipio aktiboaren bidez eman beharko dira. Argazkia: EITB
Sendagaiak printzipio aktiboaren bidez eman beharko dira. Argazkia: EITB
Sendagaiak printzipio aktiboaren bidez eman beharko dira

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan Estatuko Osasun Sisteman sendagaiak printzipio aktiboaren bidez eman beharreko legea indarrean jarri dute. Sendagaiak eman ahal dituzten medikuek medikamentuaren printzipio aktiboaren bidez egin beharko dute hori, eta ez markaren arabera, orain arte bezala.

Leire Paijn Osasun ministroaren eta erkidegoen artean uztailean hitzartutako neurria izan da hau. Honen bidez, Estatuko Osasun Sistemak urtean 2.000 milioi euro aurreztuko dituela aurreikusi dute.

Gainera, printzipio aktibo, dosifikazio eta hartzeko era berdineko sendagaien artean, prezio baxueneko sendagaiak eman beharko dira farmazietan, neurri berriaren arabera.

Halere, medikuak betiere gaixoari bere ustez aproposena den sendagaia emateko aukera izango du, duen prezioa duela, horretarako behar terapeutikoa dagoen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea