Gizartea -
ZOZKETA
Euromillonesek milioi bat euro utzi du Donostian
Irabazleak 1.000.000 euro kobratuko ditu. Zozketa 2016an hasi zenetik, bosgarren aldia da El Millon saria irabazi duen txartela Gipuzkoan saltzen dutela; azkena, duela 15 egun, Getarian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo, 2020ko azaroaren 27an, egin zen El Millon de Euromillones zozketak dirutza utzi du Donostian: 2,5 euro jokatu eta 1.000.000 euro kobratuko ditu irabazleak.
7. Loteria Administrazion zigilatu zuten txartel irabazlea, Secundino Esnaola kalean.
Zozketa 2016ko irailean hasi zenetik, bosgarren aldia da El Millon saria irabazi duen boletoa saltzen dutela Gipuzkoan. 2017an Zumarragan egokitu zen, 2019an Pasai Trintxerpen, 2020ko abuztuan Zumaian, SELAEren Interneteko kanalaren bidez, eta azaroaren 10ean Getarian.
Euromillones zozketari lotuta dago El Millon. Euromillones apustu bakoitzari kode alfanumeriko bat esleitzen dio terminalak, eta kode hori zozketara batzen da. Hala, zozketa bakoitzean, jokalariren batek El Millon saria eskuratzen du.