Gizartea -
Vall d´Hebron ospitalean
24 asteko fetu bati ebakuntza egin diote, Vall d´Hebron ospitalean
Mielomeningocelea, bizkarrezur bifido bezala ezagunagoa, bizkarrezurraren eta bizkar muinaren itxierari eragiten dion jaiotzetiko malformazio bat da.
Erredakzioa
Vall d´Hebróneko espezialista talde bat izan da 24 asteko bizkarrezur bifidoko fetu bat operatzen munduko lehenena. Fetu honek kolagenozko eta elastinazko estalkiak erabiltzen diren teknika berritzaile bat jaso du. Teknika honi esker jaioberriak ez ditu gaixotasunak eragiten dituen ondoriorik izan.
Ampar Cuxart, Elena Carreras, Jose Luis Peiró eta Cesar Garcia Fontecha doktoreek prentsaurrekoan azaldu dutenez, interbentzioa uteroa zesarea baten antzera zabaltzean oinarritu zen. Behin hori eginda, fetuaren bizkarrera heldu ziren, eta zeukan malformazioa estalkiarekin eta ondoren likido amniotikoaren hezur muina isolatzearekin zuzendu zuten.
Mediku talde honek bi interbentzio zituen egin ditu Italian estalki hauekin, bertan, Espainian ez bezala, ezin dituztelako haurdunaldiak eten. Momentu horretararte, ardiekin eta untxiekin hobetu dituzte prozedurak.
Jaioberria mugikortasun onarekin jaio da
Ampar Cuxartek azpimarratu du jaioberria mugikortasun onarekin jaio dela, eta gaixotasuna diagnostikatu zioten momentuan zuen maila neurologikoa mantendu duela. Hori dela eta, espero da urtebeteren buruan ibiltzeko gai izatea, nahiz eta esfinterrak kontrolatzeko gai den ikusteko itxaron beharko duten.
Pavel Bota jatorri errumaniarra duen eta Solsonan (Lleida) bizi den umearen aitak esan du oso pozik dagoela lortutako emaitzekin, eta umea amaren triparen barruan operatzeko aukera eman ziotenean asko harritu zela.
Vall d´Hebroneko ospitaleak fetu-kirurgia lantzen duen programa bat du orain dela hamar urtetik.