Gizartea -
Oraindik frogetan dago
Renfeko trenek doako Wi-Fi sarea izango dute
Luzerako eta aldiriko bidaietan izango da eskura doako eta haririk gabeko sare hau. Oraindik frogetan dago eta hemendik gutxira, benetako bidaiariekin frogatzen hasiko dira.
Erredakzioa
Renfe konpainiak baieztatu duenez, haren trenek Wi-Fi doako eta haririk gabeko sarea izango dute. Oraindik frogetan dago, 1.200 trenetan sarea ezartzeko "tarte denbora bat" izango da beharrezkoa, hura burtzeko behar den finantziazioa dela eta.
Renferen arabera, Wi-Fi sare bat aldiriko zein luzerako bidaiariek gehien eskatutakoaren artean dago. Ekimena frogetan dagoen arren, "emaitza positiboak" eman ditu dagoeneko eta datozen hilabeteetan frogak egingo dira benetako bidaiariekin, Lucas Calzado Arija Renfeko Teknologia eta Sistema zuzendariak Renfeko blog ofizialean jakinarazi duenez.
Tren batean Wi-Fi sarea jartzea ez da ezinezkoa baina "zonalde bakoitzean komunikazio operadoreek eskaini dezaketen estaldura eta trenaren abiadurak baldintzatu dezakeela kontuan hartzeko elementuak dira", azpimarratu du zuzendariak.