Gizartea -
Hiru orduko geldialdia
Metro Bilbaoko langileek azaroaren 11n greba egingo dute
Metro Bilbaoko langileek goizean egindako batzarrean hiru orduko lanuztea iragarri dute azaroaren 11rako.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko langileen goizean izandako bileran, aho batez, hiru orduko geldialdia egitea hitzartu dute azaroaren 11n, 9:30etik 12:30era bitartean. Arratsaldeko bilerak erabaki hori berretsi beharko du, LABetik jakitera eman dutenez.
Greba hau Metro Bilbaoko zuzendaritzaren aldetik aldaketarik ikusi ezean egingo dute, besteak beste, ondorengo gaietan: lantegia berreraikitzea, lanpostuak betetzeko ordutegietako liskarrak... Gainera, ELA, ESK, LAB, UGT eta CIM sindikatuek (CCOOek ez du protesta bultzatzen) ez dute mobilizazioak beste egun batzuetan ere egitea baztertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea