Gizartea -
Krisiaren ondorioz
Euskadin matrikulazioak % 16,4 jaitsi ziren urrian
Araban izan zen beherakada nabarmenena, matrikulazioak % 40,6 jaitsi baitziren, Bizkaian % 11,26 eta Gipuzkoan % 4,76.
Erredakzioa
Urrian Euskadin 2.683 auto eta 4 x4 ibilgailu matrikulatu ziren, iaz baino % 16,4 gutxiago, Faconauto kontsesionarioen patronalaren datuen arabera.
Araban izan zen beherakada nabarmenena, matrikulazioak % 40,6 jaitsi baitziren, Bizkaian % 11,26 eta Gipuzkoan % 4,76.
Eskadin urte honetan oraingoz 10.098 auto gutxiago matrikulatu dira, beraz, % 29,39 jaitsiera izan dute. Faconautoren hitzetan, 2011 "espero baino okerragoa" da, salmentetan "hobekuntzak" oraindik ikusten ez dituztelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea