Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute urruntze-agindua urratzeagatik, Bilbon

Orain arte ETAk mehatxatutako pertsonentzat bizkartzain lanak egiten zituen taldearen lehen atxiloketa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela egun gutxi arte ETAk mehatxatutako herritarrentzat bizkartzain lanak egiten zituen Ertzaintzaren taldeak, orain emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen kolektiboa zaintzen duenak, lehenengo atxiloketa egin du urruntze-agindu baten urraketagatik.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak indarkeria matxistaren eta hedabideen inguruko Kongresu batean eman du albistearen berri, gaur, Bilbon.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atxiloketa atzo eguerdian izan zen Bilbon eta indarkeria matxistaren biktimen zainketa zerbitzua egiten ari diren ertzainek egin zuten. Biktima baten etxebizitzaren kanpoaldean zeuden ertzainak eta barrutik urruntze-agindua duen gizonezkoa ateratzen ari zela ikusi zuten.

Etxeko ataritik metro gutxira, agenteek gizonezkoa gelditu eta identifikatu egin zuten. 500 metroko urruntze-agindua zuela eta urratu egin zuela egiaztatu ondoren, atxilotuta eraman zuten gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea