Gizartea -
Pasaiako portua
Pasaiako Portuko Agintaritzak kanpo kaiaren aldeko testu bat onartu du
Ingurumen Iraunkortasunaren Txosten (IIT) berria "akatsik gabe" dagoela esan du Administrazio Kontseiluak, eta kanpo-portua eraikitzea "aukerarik onena" dela azpimarratu du.
Erredakzioa
Ingurumen Iraunkortasunaren arloan aurkeztutako txosten berria onetsi berri du Pasaiako Portu Autoritatearen Administrazio Kontseiluak. Txosten horretan kanpo- portuaren eraikuntza portuaren jarduera ekonomikoa sustatzeko "aukerarik onena" dela nabarmentzen da.
Kanpoko kaiaren eraikuntzaren aurretik egin beharreko izapideen barnean, dokumentu honek 2010eko irailean aprobatutako IJIa birpasatu du. Dokumentu berri hau gaur goizean izan da aurkeztua Portuko Autoritatearen presidentearen eskutik. Berarekin batera, erakunde bereko zuzendari Gregorio Irigoyenek eta Proiektu eta Planifikazio nagusi César Salvadorrek parte hartu dute.
Hernandok "akatsik gabekoa" jo du birpasatutako txostena, beraren ustez, aurrekoak zituen "ahultasunak" konpontzen dituelako. Lehenagokoak mila alegazio baino gehiago eta Ingurumen Ministerioko aurretiko kontsiderazio oso kritikoak jaso zituen, batez ere ingurune naturalak jaso zitzakeen kalteengatik.
Ikerketan planetatutako bi aukerak, "gauzak dauden bezala uztearen aldekoak" eta "badiaren barruan jarduera batzuk egitearen" aldekoak, "oso arriskatuak eta duda handiak planteatzen dituztenak dira", eta hirugarrenak, " gaur egungo portua "ahalik eta gehien tenkatzea" proposatzen duenak "inbertsio ikaragarria" eskatzen du, gutxi gora behera 850 milioikoa.
"Atentatu ekologikoa"
Beste aldetik, Jaizkibel Bizirik! kolektibo ekologistak "kanpo-portu absurdu hau" mantentzean "tematu" dela kritikatu du, bere ustetan, proiektu hau "tamaina handiko atentatu ekologikoa" baita.
Jaizkibel Biziriken iritziz portu berriko diseinua aurrekoaren berdina da, eta egin den bakarra "administrazioek alegatu zutenari irtenbidea emateko neurrira eginiko proiektua enkargatzea izan da, benetazko galderei erantzun gabe eta Ingurumen Ministeritzak hasieratik planteatzen zituen eskakizunei erantzun gabe".
Foru Diputazioaren kontrako jarrera
Gipuzkoako Foru Diputazioak hartutako kontrako jarrerari dagokionez, Pasaiako Portuko presidenteak esan du instituzio horretako "gobernu taldea" dela, baina Batzar Nagusiek proiektu honi babesa eman dietela orain dela gutxi.
Portuko Administrazio kontseiluak gaur aprobatutako IIT aldatuak alegazio eta informazio publikorako epe bat edukiko du, nahiz eta Hernandok azpimarratu "ez dela beharrezkoa". Honen ostean Portu Autoritateak eta Ingurumen Ministerioak Ingurumen Memoria bat egingo dute 2012ko apirilerako, Sustapen Ministerioak aproba dezan.