Gizartea -
Nafarroako ikastolak
Epaitegiak ikastoletako irakasleen soldatak murriztea errefusatu du
Nafarroako Ikastolen Federazioak bertako ikastetxeetako irakasleei soldatak murriztea errefusatu du Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiak.
Erredakzioa
Nafarroako Ikastolen Elkarteak bertako ikastetxeetako irakasleei soldatak murriztea errefusatu du Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiak, eta langileek murrizketa baino lehenago zuten soldata jasotzen jarraitzeko eskubidea aitortu du.
Soldataren murrizketa % 4tik 6ra bitartekoa izan zen, hezkuntza mailaren arabera, Nafarroako Ikastolen Elkarteak adierazi duenez, eta erakundeak helegitea aurkeztuko duela gaineratu du.
ELA eta LAB sindikatuek ezarritako salaketaren ostean, auzitegiak esan du soldatak jaisteak sindikatuen askatasunaren eta negoziazio kolektiboaren eskubidea murrizten duela.
ELAren arabera, epai hau "soldatak murriztearen kontrako aurrerapausoa" izan da, "are eta gehiago irakaskuntzak lau miloi euroko murrizketa jasango duela kontuan hartuta, Nafarroako 2012ko aurrekontuetan ezarrita dagoen moduan", nabarmendu du.