Gizartea -

"Manolos" operazioa

EAEn kokaina banatzen zuen sare bat desegin dute

Manolo Blahnik disenatzaile ospetsuaren zapaten itxura emanda banatzen zuen droga. Sei pertsona atxilotu dituzte sarearekin zerikusia dutelakoan.

Droga trafikoaren kontrako operazioan atzemandako materiala. Argazkia: EFE
Droga trafikoaren kontrako operazioan atzemandako materiala. Argazkia: EFE
Droga trafikoaren kontrako operazioan atzemandako materiala. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Droga trafikoaren kontrako ertzain taldeko agenteek eta Prat Bartzelonako aireportuko Guardia Zibilak Kolonbiatik ekarritako kokaina Euskadin saltzen zuen sare bat desegin dute. Emakumeen zapatak ziren itxurak eginez sartzen zuten droga eta, ondoren, Ibaizabalen ertzean, Bilbon eta Uribe Kostan, saltzen zuten.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Bilbo inguruan mugimendu gehien zuen droga sarea da desegin dutena. Bi urte zeramatzan Euskadin hainbat sistema erabiliz droga banatzen. Operazioan lau kilo kokaina atzeman dituzte eta sei pertsona atxilotu dituzte, bost kolonbiar eta espainiar bat.

Antza, Manolo Blahnik ospe handiko zapata-diseinatzailearen modeloak ziren itxurak eginda garraiatzen zuten droga. Zapata pareak 50.000 euro balio du gutxi gorabehera; hori dela eta, "Manolos" izena eman diote polizia operazioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea