Gizartea -

Euskal ikasgeletan

Patxi Lopez: 'Genero-indarkeriaren biktimak ikasgeletan izango dira'

Lehendakariak hitz hauek esan ditu Bilboko Euskalduna Jauregian izan diren "Genero indarkeria eta Komunikabideak" jardunaldiak amaitzeko.

Patxi Lopez lehendakaria genero-indarkeriari eta komunikabideei buruzko jardunaldietan. EFE
Patxi Lopez lehendakaria genero-indarkeriari eta komunikabideei buruzko jardunaldietan. EFE
Patxi Lopez lehendakaria genero-indarkeriari eta komunikabideei buruzko jardunaldietan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tratu txarren biktimak izan diren emakumeen testigantzak hezkuntza zentroetako ikasgeletara eramateko plan batean lanean ari da Eusko Jaurlaritzak, Patxi Lopez lehendakariak azaldu duenez. Halaber, seinale horien kontra borrokatzeko lege bat aurrera eramango dutela iragarri du.

Lehendakaria Bilboko Euskalduna Jauregiko"Genero-indarkeria eta Komunikabideak" jardunaldietan izan da. Hauek kazetariek eta adituek genero-indakeriaren inguruan egiten den tratamendu informatiboa aztertzeko balio izan dute.

Lopezek komunikabideak deitu ditu indarkeria mota horren gaiari heltzeko, ETAren jarduera terroristarekin egin bezala. Genero-Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak datozen hilabeteetan lan talde bat osatuko du komunikabideekin batera, "matxismoaren kontrako harresi etikoa eta soziala" eraikitzeko jarraibideak ezartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea