Gizartea -

IBIL elkarteagatik

Euskadik auto elektrikoak kargatzeko 100 gune ditu

IBIL elkarteak iragarri dutenez, 2020 Euskal Autonomia Erkidegoan 48.000 ibilgailu elektriko izango dira.

Euskadik auto elektrikoak kargatzeko 100 gune ditu. Argazkia: EFE
Euskadik auto elektrikoak kargatzeko 100 gune ditu. Argazkia: EFE
Auto elektrikoak kargatzeko 100 gune ditu IBILek jada

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebete da IBIL enpresa ibilgailuak kargatzeko puntuak jartzen hasi zela Euskadin, eta dagoeneko 100 kargatzeko gune daude Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bizkaiko Tecnologia Parkeak eta IBIL enpresak lan hitzarmena sinatu dute gaur Zamudion datozen urteetan ibilgailu elektrikoa sustatzeko.

IBIL elkarteak 35 ibilgailuri ematen dio zerbitzua, eta, datozen egunetan, kopuru horri beste 25 gehituko dizkio, gehienbat enpresa bezeroengatik hartuta. Datorren hamarkadarako hazkunde handia espero dutela esan du Zigor Bernaola IBILeko azpiegitura arduradunak.

IBIL elkarteak iragarri dutenez, 2020 Euskal Autonomia Erkidegoan 48.000 ibilgailu elektriko izango dira eta kargatzeko 13.000 puntu. 2030ean aldiz, 35.000 eta 70.000 ibilgailu elektriko artean egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea