Gizartea -
Espioitza
CIAk milioika 'tuit' eta komentario behatzen ditu egunero
AEBko Inteligentzia Agentzia Zentralak egunero bost milioi tuit inguru gainbegiratzen ditu.
Erreakzioa
"Ninja bibliotekariak" deituriko AEBtatko CIAko ikerlariak jendeak atzerrian argitaratzen duen informazioa gainbegiratzen du egunero.
Talde honek Etxe Zuriari tuit, egunkarietako artikulu eta Facebookeko aktualizaizoen berri ematen dio.
Egunero bost milioi tuit inguru behatzen dituzte. Bestalde, talde honek, telebistako albisteak eta irratiak ere behatzen ditu, baita interneteko "chat"ak ere, hau da, jendeak sartzeko eta zerbait jartzeko aukera duen oro.
Arabiarrez edo mandarinez, sumindutako tuit bat edota landutako bloga. Ikerlariek era guztietako informazioa jasotzen dute, sarritan hizkuntza autoktonoan.
Osama Bin Laden hil zuen operazioaren ostean, esaterako, bertan zegoen gogo-aldartea gainbegiratu zuten unean bertan, jendearen uste eta sentsazioak.
Egiptoko errebolta sortzen ari zela ere ikusi zuten, baina ez omen zekiten zehazki noiz egingo zuen eztanda, dio taldeko zuzendariak, Doug Naquinek. Iragarri zuten "sare sozialak Egipton bezalako tokietan erregimenarentzat mehatxua izan zitekeela", esan du elkarrizketa batean.
Ikerlari gehienak Virginian daude eta askotariko gaiak gainbegiratzen dituzte, internetera txinatarrek duten sarbidea barne. Mundu osoan zehar dauden AEBetako enbaxadetatik ere egiten dute lan ikerlari hauek.
Analisia Barack Obama presidentearentzat igortzen duten eguneroko txostenean gehitzen omen dute.